Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari kalean eraso egitea egotzita

27 urteko gizonari indarkeria matxista leporatu diote.

Indarkeria matxista salatzeko Gasteizen egindako elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Indarkeria matxista salatzeko Gasteizen egindako elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
edurne begiristain
2026ko uztailaren 8a
13:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gasteizko Udaltzaingoak 27 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo gauean, 23:00 aldera, indarkeria matxista egotzita. Emakumezko bikotekideari eraso egin zion kalean. 

22:30 aldera, udaltzainek abisu bat jaso zuten esanez gizon bat emakume bat jotzen ari zela kalean. Babesgabetuak auzoan zegoen bikotea, eta, ustez, gizonak emakumezkoa astindu eta lurrera bota zuen. Poliziek emakumea eta lekukoak lokalizatu zituzten, eta gizonezkoa atxilotu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA