emakumeen kontrako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emaztea jo egin duelakoan

2010eko irailaren 22a
11:36
Entzun 00:00:0000:00:00
Gasteizko Udaltzaingoak 44 urteko gizonezko bat atxilotu du, emazteari ustez eraso egin diolako. Udaltzainen arabera, irainak ere egin dizkio. Emakumezkoak ez zuen senarraren aurka parte sartu.

Atzo arratseko zortziak baino zerbait lehenago izan zen gertaera, Santiago etorbideko denda batean. Herritar baten abisua jaso ondoren hara joan ziren udaltzainak, eta biktimak -36 urte- esan zien gizonezkoak jo egin zuela. Aurpegian kolpea zeukan emazteak. Gizonezkoa hantxe atxilotu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.