Atzo arratsaldean 20 urteko gizon bat atxilotu zuen Gasteizko Udaltzaingoak Salburua auzoan. Bizilagunek deituta bertaratu ziren hara udaltzainak, eta iristean, 20 urteko gizona eta etxeko zenbait elementu aurkitu zituzten kalean. Etxera igotzean, hankaz gora zegoela ikusi zuten. Bertan zegoen 17 urteko neska eta kalean zegoen gizona elkarrizketatu zituzten. Biek adierazi zieten eztabaida bat izan zutela eta gero elkarri eraso egin ziotela.
Gizona indarkeria matxista leporatuta eraman zuten polizia etxera, bikoteari eraso egitea egotzita. Eta nerabea ere eurekin eraman zuten agenteek.