Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, indarkeria matxista leporatuta

Atxilo eraman dute udaltzainek 43 urteko gizonezko bat, kalean bikotekidea jotzea leporatuta.

Erasoen aurkako kartelak, martxoaren 8ko manifestazio feministan. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Erasoen aurkako kartelak, martxoaren 8ko manifestazio feministan. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Peru Amorrortu Barrenetxea
2026ko martxoaren 18a
13:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

43 urteko gizon bat atxilotu du Gasteizko Udaltzaingoak, bikotekideari kalean eraso egitea leporatuta. Udaltzainek jakinarazi dutenez, uniformatu gabeko patruila batek bertatik bertara ikusi zuen gizona emakumeari oihuka, besotik oratzen zion bitartean. Emakumeari besoan kolpeak ere eman zizkion gizonak, agenteen aurrean. Hori guztia bikotearen haurra bertan zela gertatu zen, betiere, agenteen bertsioaren arabera.

Hori ikusirik, eta lekukoak eta biktima galdekatu ondoren, udaltzainek atxilo eraman zuten gizona, indarkeria matxista egotzita. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA