Gasteizko udaltzainek 25 urteko gizon bat atxilo eraman zuten joan den larunbat iluntzean. Udaltzaingoaren arabera, agenteek gizon gazte bat gelditu zuten kalean, eta, orduan, hiru emakume hurbildu zitzaizkien. Geldituriko gazteak ukituak egin zizkiola salatu zuen hiru andre horietako batek. Lekukoen testigantzak jaso ostean, udaltzainek gizona atxilotu zuten, sexu eraso bat egitea leporatuta.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, sexu eraso bat egitea egotzita
Larunbat gauean atxilotu zuen Gasteizko Udaltzaingoak 25 urteko gizona, emakume bati ukituak egitea leporatuta.


Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu