Gasteizko Udaltzaingoak 54 urteko gizon bat atxilotu zuen larunbat goizean, bikotekide ohiarengandik urruntzeko agindua urratzea leporatuta.
11:00 inguruan dei bat jaso zuen udaltzaingoak, erranez hiriburuko merkataritza zentro batean gizon bat zegoela, eta haren bikotekide ohiarengandik urruntzeko agindua urratzen ari zela. Polizia bertaratu orduko, gizonak ihes egina zuen, baina lokalizatzea lortu zuten. Agindua urratu zuela egiaztatu zuen Poliziak, eta han bertan atxilotu zuten.