Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, urruntze agindua hautsi eta bikotekide ohia hiru egunez bahitu eta jipoitzeagatik

Poliziaren arabera, 61 urteko gizonezko batek hiru egunez bahitua eduki zuen emakume bat bere etxean, eta eraso fisikoak egin zizkion.

Indarkeria matxista salatzeko elkarretaratze bat, iaz, Gasteizen. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Indarkeria matxista salatzeko elkarretaratze bat, iaz, Gasteizen. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
edurne begiristain
2025eko irailaren 26a
13:07
Entzun 00:00:00 00:00:00

Poliziak 61 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Gasteizen, bikotekide ohiarengandik urruntzeko agindua urratzea eta indarkeria matxista leporatuta. Gertaerak 14:30 inguruan izan ziren, Lakua-Arriaga auzoko etxebizitza batean. Udaltzaingoak gizon baten abisua jaso zuen, esanez bikotekide ohia etxeko txirrina jotzen ari zitzaiola etengabe.

Udaltzainak etxebizitara joan ziren, eta gizonezkoarekin eta hainbat lekukorekin hitz egin zuten, bai eta emakumearekin ere. Biktimaren eta lekukoen bertsioak entzun ostean, poliziek egiaztatu ahal izan zuten gizonezkoak berak utzi ziola emakumeari etxean sartzen, eta bertan hiru egunez bahituta eduki zuela eta eraso fisikoak egin zizkiola.

Poliziek gizonezkoa atxilotu zuten, indarkeria matxistagatiko urruntze agindua haustea eta lesio delituak egitea gotzita. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.