Gizon bat atxilotu zuen atzo Gasteizko Udaltzaingoak, Zaramaga auzoan. 32 urteko gizona kontrol batean gelditu zuten, gidatzen ari zen autoarekin arau hauste bat egiteagatik; gizona identifikatzean, emakume baten aurkako urruntze agindua zuela ikusi zuten.
Polizia ohartu zen alboan zuen emakumearengandik urruntzeko agindua zela. Bertan atxilotu zuten, agindua haustea egotzita.