Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen atzo Gernikan, ustez bere errainari erasotzeagatik. Emakumea haurdun dago, eta jaso zituen kolpeen ondorioz ospitalera eraman behar izan zuten. Gizona gaur eraman du epailearen aurrera Ertzaintzak.
Arratsaldeko seietan jaso zuen abixua Ertzaintzak. Emakumeak salatu duenez, aitaginarrebak bultza egin zion etxean, eta, ondorioz, kolpea jaso zuen. Sabel aldean mina zuenez, Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, eta azterketa egin ondoren senda-agiria jaso zuen.
GeneRO INDARKERIA
Gizon bat atxilotu dute Gernikan bere errainari erasotzeagatik
Emakumea haurdun dago, eta ospitalera eraman behar izan zuten atzo jasotako kolpeen ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu