Gizon bat atxilotu dute Getxoko Portu Zaharreko jaietan, emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Biktimari ukituak egitea leporatuta atxilotu dute. Getxoko Udalak gertatutakoa «erabat» gaitzetsi du, eta elkartasuna eta babesa adierazi dio biktimari.

Sexu erasoen aurkako agerraldi bat Getxon, iaz. MIKEL MARTINEZ DE TRESPUENTES / FOKU
Sexu erasoen aurkako agerraldi bat Getxon, iaz. MIKEL MARTINEZ DE TRESPUENTES / FOKU
nerea intxausti
2026ko abuztuaren 16a
13:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du bart Getxoko Portu Zaharreko jaietan (Bizkaia), gazte bati sexu erasoa egitea egotzita. Biktimari ukituak egitea leporatuta atxilotu dute.

Getxoko Udalak gertatutakoa «erabat» gaitzetsi du: «Genero ezberdintasunean oinarritutako jarrera sexista guztiak gaitzesten ditugu». Gauza bera egiteko deia egin die getxoztar guztiei, eta «emakumeak iraintzen» dituzten eta «eraso sexistak bultzatzen dituzten jarrerak» ez onartzeko. 

Udalak elkartasuna adierazi dio emakumeari, eta babesa adierazi dio. Oharrean defendatu du lanean jarraituko dutela emakumeek sexu harremanak norekin, noiz eta nola izan nahi dituzten askatasunez erabaki dezaketen gizartea lortzeko, alegia, haien nahia erabat errespetatzen duen gizarte bat lortzeko.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA