Gizon bat atxilotu dute Getxon, genero indarkeria leporatuta
GETXO. Getxoko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen atzo, ustez emakume bati eraso egin ziolako. 33 urteko emakumea Gurutzetako ospitalera eraman zuten, gizonak eragindako zauriak artatzera. DYAk jakinarazi duenez, erasoa goizean gertatu zen. Udaltzaingoak 9:50 aldera jakin zuen erasoaren berri, dei baten bidez. Hara joan, eta atxilotu egin zuten gizona.


Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu