Gizartea

Gizon bat atxilotu dute Iruñean, hilketa leporatuta

Pasa den abenduaren 30an gorpu bat agertu zen Iruñean, eta atxilotuak hil zuela uste du Espainiako Poliziak.

2010eko urtarrilaren 15a
17:14
Entzun
Iruñean gizon bat atxilotu du gaur Espainiako Poliziak, hilketa leporatuta. Pasa den abenduaren 30ean Iruñeko Etxabakoiz auzoan hilda agertu zen lagun bat, eta Poliziaren arabera atxilotuak -40 urteko A.G.D. iruindarra- hil zuen.

Abenduaren 30ean larrialdietara egindako dei batek jakinarazi zuen Etxabakoiz auzoko komentu baten gibelean gorpu bat agertu zela. Polizia bertaratu zenean, ez zuten inolako indarkeria zantzurik antzeman: "Kopetan kolpe bat zuela antzeman zitekeen, zirudienez etzanda zegoen zoruaren aurka jota eragindakoa".

Autopsian, ordea, kolpea 22 zentimetroko kaskezur haustura zela ikusi zen. Horren arabera, kolpe horrek eragin zion heriotza eta "bertze pertsona batek eragindakoa" behar zuela ondorioztatu zuten.

Poliziaren arabera, abenduaren 30eko arratsean zenbait lekukok atxilotutako gizona hildakoaren ondoan etzanda ikusi zuten gorpua agertu zen toki berberean.

Atxilotua kartzelaratzeko agindua eman du epaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.