Iruñeko Arrotxapea auzoan 84 urteko gizonezko bat atxilotu dute, emakume bat aizto batekin sastakatzea egotzita; sabelean egin dizkio zauriak, Foruzaingoaren esanetan.
Zaurien ondorioz, emakumea Nafarroako Ospitale Unibertsitariora eraman behar izan dute. Emakumeak eta gizonak aurrez elkar ezagutzen zuten.