Gizon bat atxilotu dute Iruñean, emakume bati sexu eraso bat egitea egotzita

Iruñeko Udaltzaingoaren arabera, Sanduzelai auzoan izan zen erasoa, joan den ostiral gauean.

Hilketa matxista bat salatzeko egindako elkarretaratze bat, Iruñean, hil hasieran. IÑIGO URIZ / FOKU
Hilketa matxista bat salatzeko egindako elkarretaratze bat, Iruñean, hil hasieran. IÑIGO URIZ / FOKU
maddi iztueta olano
2026ko apirilaren 27a
10:25
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gizon bat atxilotu dute Iruñean, joan den ostiralean Sanduzelai auzoko festetan emakume bati sexu eraso bat egitea egotzita. Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 26 urteko gizonak «ukituak» egin zizkion emakumeari, auzoko taberna batean, eta gau hartan bertan atxilotu zuten. Atzo ziren hura epailearen aurrera eramatekoak. 

Erasoaren harira, Poliziak presentzia areagotu du eremu horretan. Sanduzelaiko Sare Feministak elkarretaratzea egin zuen atzo, 13:00etan, erasoa salatzeko. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA