Gizon bat atxilotu dute Iruñean, emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Iruñerriko autobus batean gertatu zen erasoa, atzo goizean. Gizona behin-behinean aske utzi du guardiako epaitegiak.

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze transfeminista bat, artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze transfeminista bat, artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Isabel Jaurena.
2026ko ekainaren 16a
17:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 54 urteko gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu erasoa egitea egotzita. Iruñerriko autobus batean gertatu zen erasoa, atzo, 08:55 aldera, Poliziak erran duenez. Erasoa jasan zuen emakumeak autobus gidariari erran zion bertze bidaiari batek ukituak egin zizkiola, gutxienez bi aldiz.

Erasoaren berri izatean, autobus gidariak ibilgailuko ateak itxi zituen eta udaltzaingoa abisatu zuen. Polizia bertaratu zenean 54 urteko gizona atxilotu zuten, sexu eraso egin izana egotzita. Guardiako epaitegiak behin-behinean aske uztea ebatzi du, eta Emakumearen Kontrako Indarkeriari Buruzko Iruñeko Epaitegira bideratuko dute kasua. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE