Gizon bat atxilotu dute Iruñean, sexu eraso bat egitea leporatuta. Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, larunbat goizaldean gertatu zen erasoa, Gipuzkoako etorbidean. Horren arabera, gizona emakumearen atzetik joan zen hiriko alde zaharretik, eta Trinitarioak parkean egin zion eraso. Handik gertu zeuden lau gaztek ikusi zuten erasoa, eta Poliziari deitu zioten.
Emakumea ospitalera eraman zuten, zauri larriak baitzituen. Gaur dira 38 urteko atxilotua epailearen aurrera eramatekoak.

