INDARKERIA MATXISTA

Gizon bat atxilotu dute Irunen, andre bati eraso egitea egotzita

Etxebizitza batetik alde egin ahal izan zuen biktimak

Sexu eraso bat salatzeko Hernanin egindako elkarretaratze bat, joan den ekainean. JON URBE / FOKU
2020ko abuztuaren 31
16:32
Entzun 00:00:0000:00:00

Ertzaintzak 21 urteko gizonezko bat atxilotu du Irunen (Gipuzkoa), emakumezko bati sexu eraso bat egitea leporatuta. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, atzo goizaldean gertatu zen erasoa, Irungo etxebizitza batean, 02:30 inguru zirenean.

Biktimaren kontakizunaren arabera, bere lagun batekin eta bi gizonezkorekin batera joan zen gizonezkoetako baten etxera. Horietako batekin bakarrik geratu zen logela batean, eta gizonak atea itxi zuen. Jarraian indarrez heldu zuen, ohera bota zuen, eta ukituak egiten hasi zitzaion. Baina emakumezkoak etxe horretatik alde egin ahal izan zuen, eta salaketa jarri zuen Ertzaintzaren Irungo komisarian.

Jaurlaritzaren arabera, behin salaketa jarrita Bidasoko Ospitalera eraman zuten, artatu zezaten. Erasotzailea epailearen esku utzi dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.