Ertzainek gizonezko bat (R.H.) atxilotu dute bart Irunen (Gipuzkoa), prostituzio klub batean langileetako bati heriotza mehatxuak egitea eta hura jotzea leporatuta.
Lokaletik deitu diete ertzainei, gizonezkoa jendeari enbarazu egiten ari zelakoan. Emakumeetako batek jakinarazi dienez, gizonezko horrek iraindu eta jo egin du. Gainera, biktima mehatxatu egin du, jipoi bat emateko lokala itxi arte bere zain izango zela esanez.
Ertzainek gizonezkoa identifikatu dutenean, honek heriotza mehatxuak egin dizkio behin baino gehiagotan emakumeari, poliziek esan dutenez, eta hori dela-eta atxilotu egin dute.
Emakumeen aurkako indarkeria