Atzo, Itsasuko (Lapurdi) etxe batetik emazte batek Poliziari dei egin zion, ez baitzen segurean sentitzen senarraren ondoan. Jendarmeak iritsi zirelarik, gizona haserre zegoen, eta, fusila harrapaturik, jendarmeetarik bati tiro egin zion. Ezin jakin nora tiro egiteko asmoa zuen, baina zangoa hunki zion jendarmeari; hura Baionako ospitalera eraman zuten, larri zauriturik. Argitu dute, geroztik, jendarmea ez dagoela hil ala biziko egoeran.
Tirogilea, 70 urteko gizona, behin-behineko atxiloaldian sartua dute, eta ikerketa abiatua hilketa saiakeragatik. Gizonaren arrazoiak ez dira jakinak momentukoz. Inkestak bidea hasi berri du, eta elkarrizketak egiten ari dira.