66 urteko gizon bat atxilotu dute, Larzabaleko (Nafarroa Beherea) Istara gasnategiaren aitzinean tiro egin ondotik. Hainbat hedabidek zabaldutako informazioaren arabera, gasnategi aurrera agertu, eta airean tiro egin du. Ondoren, inguruko pentze batean gorde da, gas bonbona batzuen kontra tiro egitea mehatxu eginez.
🔴[AZKEN ORDUKOA] Baxenabarreko Larzabale herrian pertsona batek tiro egin du Lactalisek duen esnetegi inguruan. Jakin dugunaz, tiroak airera bota ditu. Lur desjabetze dosier bati lotua litzateke gertakaria.
— Euskal Irratiak (@euskalirratiak) September 26, 2025
Lactalis-Istara esnetegiak bere gunea handitzeko xedea du aspaldidanik. pic.twitter.com/CvfrNJTHZI
Jendarmeek gasnategia hustu dute, eta inguruko errepideak itxi dituzte ordu batzuez. Azkenerako, arratsalde erditsuan atzeman dute gizonezkoa, hark erresistentziarik jarri gabe. Ez da inor zauritu.
Hainbat iturriren arabera, gasnategia handitzeko egin dituzten lur desjabetze batzuk lirateke gertakariaren iturburuan. Euskal Hirigune Elkargoa eta Lactalis enpresa jomugan jartzen dituzten margoketak daude aspaldi herrian.