Gizon bat atxilotu dute Legution, bikotekidea jipoitzea egotzita

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, emakumea ospitalean artatu behar izan dute jasandako zaurien ondorioz.

Gasteizko Mugimendu Feministaren elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Gasteizko Mugimendu Feministaren elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
maddi iztueta olano
2026ko ekainaren 27a
15:54
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gizon bat atxilotu dute Legution (Araba), bikotekidea jipoitzea egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman du horren berri, eta, zehaztu duenez, 39 urteko emakumea ospitalera eraman behar izan dute jasandako zaurien ondorioz. 

Ertzaintza goizean bertaratu da bikotea bizi den etxera; iritsi denean, 40 urteko gizona barruan zegoen, eta haren bikotekidea, berriz, atarian, jipoi bat jaso izanaren «zantzu argiak» zituela. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA