Gizon bat atxilotu dute Lizarran (Nafarroa), urruntze agindua urratzea leporatuta. Foruzaingoak gaur jakinarazi duenez, jaietan gertatu da urraketa. Poliziak abisua jaso zuen, eta kaleko jantzita gerturatu zen atxilotuaren eta biktimaren ingurura. Iritsi eta berehala atxilotu zuten gizonezkoa, biktimarengandik behar baino gertuago zegoela ikusita.
Foruzaingoak nabarmendu du halako protokoloak «ezinbestekoak» direla indarkeria matxistarekin lotutako kasuen jarraipena egiteko. Halaber, adierazi du halako neurrien helburua dela «indarkeriazko ekintzak ekiditea» eta «ebazpen judizialak betetzen» direla bermatzea.

