Foruzaingoak 29 urteko gizonezko bat atzeman du San Adrianen (Nafarroa), bikotekidea jotzea leporatuta.
Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenaren arabera, iragan ekainaren 7an gertatu zen erasoa, bikoteak bizileku duen etxebizitzan. Egun hartan, abisu bat jaso zuten Foruzaingoak Tafallan duen egoitzan, San Adrianen genero indarkeria kasu bat gertatzen ari zelakoan. Foruzain talde bat etxebizitzara bertaratu zenean, liskarrean ari zen bikotebat topatu zuen. Gizonak jo, iraindu eta mehatxatu egin zuela adierazi zien emakumeak foruzainei. Atxilotuta eraman zuten ustezko erasotzailea polizia-etxera.

