Gizon bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Tuteran (Nafarroa), bikotekide ohiari tratu txarrak ematea egotzita. Nafarroako Foruzaingoak gaur jakinarazi duenez, 17:30ean jaso zuten 45 urteko emakumearen deia; laguntza eske ari zen, bikotekide ohia etxeko atea jotzen aurkitu baitzuen.
Foruzaingoaren arabera, 44 urteko gizonak komisarian igaro du gaua, eta laster dira hura epailearen esku uztekoak.