Gizon bat atxilotu dute Tuteran, bikotekide ohia jotzea egotzita

Bikotekide ohia adingabea da. Neskak laguntza eskatu zien errepide istripu batean laguntzen ari ziren udaltzainei.

jakes goikoetxea
2026ko irailaren 1a
16:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Tuterako (Nafarroa) Udaltzaingoak 26 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo goizean, bikotekide ohia jotzea leporatuta. Bikotekide ohia adingabea da, eta bikoteak hilabete bateko alaba du.

Auto batean zihoan bikotea, eta neskak laguntza eskatu zien errepide istripu batean lanean ari ziren udaltzainei. Poliziek, orduan, atxilo hartu zuten gizona. Gero, neskaren amari deitu zioten, eta salaketa jarri Foruzaingoan.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA