Tuterako Udaltzaingoak (Nafarroa) 32 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, bikotekide ohia jotzea egotzita. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bizilagunek 18:00ak inguruan deitu zuten, gizon baten eta emakume baten oihuak entzun zituztelako etxe batean. Udaltzainak emakumea zegoen etxera joan ziren. Emakumeak 28 urte ditu, eta poliziei esan zien bikotekide ohiak jo egin zuela eta etxetik alde egin zuela.
Andrea Tuterako Reina Sofia ospitalera eraman zuten, eta ondoren bikotekide ohiak egindako erasoa salatu zuen. Gero, udaltzainek gizona atxilotu zuten. 32 urte dauzka. Nafarroako Foruzaingoaren egoitzan egongo da epailearen aurrera eraman arte.

