Gizon bat atxilotu dute Tuteran, bikotekidearekiko urruntze agindua urratzea egotzita

Tuterako Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 35 urteko gizona emakumearen lantokira hurbildu da.

Nafarroako Foruzaingoaren bi ibilgailu Tuteran, artxiboko irudi batean. VILLAR LOPEZ / EFE
Nafarroako Foruzaingoaren bi ibilgailu Tuteran, artxiboko irudi batean. VILLAR LOPEZ / EFE
maddi iztueta olano
2026ko apirilaren 28a
12:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

Tuteran (Nafarroa) gizon bat atxilotu zuten atzo, bikotekidearekiko ezarria zuen urruntze agindua urratzea egotzita. Tuterako Udaltzaingoak gaur jakinarazi duenez, 35 urteko gizona bikotekidearen lanpostura hurbildu zen, hamabost metrora; debekatua du 29 urteko emakumearengandik berrehun metrora baino gutxiagora egotea. 

Tuterako Udaltzaingoaren arabera, atxilotua komisarian dago, eta laster da epailearen esku geratzekoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA