Gizon bat atxilotu dute Tuteran, urruntze agindua urratzea egotzita

Trafikoko arau hauste batengatik gelditu ostean, bikotekide ohiak jarritako urruntze agindu bat zuela eta haren etxetik ehun metrora zegoela egiaztatu zuten poliziek.

Indarkeria matxista salatzeko manifestazio bat Bilbon. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Indarkeria matxista salatzeko manifestazio bat Bilbon. MARISOL RAMIREZ / FOKU
14789412 kepa
Tutera
2025eko abenduaren 18a
10:20
Entzun 00:00:00 00:00:00

Tuterako Udaltzaingoak 29 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, bikotekide ohiak jarritako urruntze agindua urratzea leporatuta. Gizona kontrol batean gelditu zuten, 15:30ean, gidatzen ari zen ibilgailuarekin arau hauste bat egiteagatik. Hura identifikatzean konturatu ziren emakume baten aurkako urruntze agindua zuela, eta haren etxetik ehun metro baino gutxiagora zegoela. Hori dela eta, atxilotu eta Nafarroako Foruzaingoaren egoitzara eraman zuten, bertan preso uzteko, epailearen aurrean deklaratu arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.