GENERO INDARKERIA

Gizon bat atxilotu zuten Burlatan adin gutxiko baten aurkako ustezko sexu erasoengatik

2004ko maiatzaren 6a
13:22
Entzun 00:00:0000:00:00
Foruzaingoak gaur ezagutzera eman duenez,iragan asteartean gizon bat atxilotu zuten Burlatan adin gutxiko baten aurkako ustezko sexu erasoengatik. Atxilotua —48 urteko burlatarra—, hamahiru urteko bere senide bat behartzeagatik salatua izan zen.

Foruzaingoak azaldu zuenez adin gutxikoaren deklarazio "guztiz sinesgarriak" eta Iruñako ospitale batean eginiko miaketa baten emaitzek bideratu zuten gizonaren atxilotzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.