Goizeko zortziak aldera aurkitu du bikotea, hilotz, Taxoareko mendietako uso postuetara zihoan ehiztari batek, eta segituan SOS Nafarroari eman dio aurkikuntzaren berri.
Foruzaingoak hartu du ikerketa bere gain, eta agertu dutenez, karbono monoxidoa arnastuta zendu direla agertzen duten "zantzu argiak" daude.
Oraindik ez dute hildakoak nortzuk diren jakinarazi; bakar-bakarrik 30 bat urte zituztela zehaztu du Foruzaingoak, eta gizonezkoa Iruñekoa zela.
Gertakaria