Gizon bat etxe batean gotortu da Gasteizen, emakume bati eraso egin ostean

Ertzaintza etxebizitzara sartu da, eta 26 urteko gizona atxilotu du. Emakumea ospitalera eraman dute, zauri arinekin.

Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean. MARISOL RAMIREZ / EFE
Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean. MARISOL RAMIREZ / EFE
Irune Lasa.
2026ko otsailaren 6a
20:55
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gasteizko Legutianoko Atea kaleko etxebizitza partekatu batean ordu batzuetan gotortu da 26 urteko gizon bat, labanaz armatuta, senide duen emakume bati eraso egin ostean.

Arratsaldeko laurak inguruan hasi da gertakaria. Eztabaida gogorraren erdian, gizonak emakumeari eraso egin dio, eta labana batekin mehatxatu du. Halaber, pisuan zeuden besteei ere egin die mehatxu, eta haiek etxetik ateratzen edo beren geletan babesten saiatu dira. 

Ertzaintzak eta suhiltzaileek lau pertsona lagundu dituzte leihoetatik ateratzen, eta beste hiru geratu dira beren gelan giltzaz itxita.

Ertzaintzaren negoziatzaileak gotortuta zegoen gizonarekin hitz egin du, eta, hark mehatxuekin jarraitzen zuela ikusita, ertzainak pisura sartu dira, eta erasotzailea atxilotu dute. Anbulantzia batek 30 urteko emakume bat ospitalera eraman du, labanaz eragindakoak ez ziren zauri arinekin. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.