Gizon bat hil da Agurainen, trenak harrapatuta

Ertzaintzaren ikerketen arabera, 47 urte zituen gizonak, eta baimendu gabeko leku batetik gurutzatzen ari zen trenbidea.

Julen Urrestarazu
2026ko uztailaren 13a
07:40
Entzun 00:00:00 00:00:00

47 urteko gizon bat hil zen atzo Aguraingo geltokian (Araba), trenak harrapatuta. Gizona Zizur Nagusikoa (Nafarroa) zen.

Ertzaintzaren ikerketen arabera, istripuz hil da: baimendu gabeko leku batetik gurutzatu zuen trenbidea, eta tren batek harrapatu egin zuen.

Gaur goizean berriz ezarri dute trenen zirkulazioa Agurainen.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA