62 urteko gizon bat hil zen atzo Allinen (Nafarroa), ibilgailua errepidetik irten ostean hartutako kolpearen ondorioz.
Nafarroako Larrialdi Zerbitzuek 22:34 aldera jaso zuten abisua, eta bertara joan ziren Lizarrako suhiltzaileak, inguruko mediku talde bat, anbulantzia medikalizatu bat eta Guardia Zibilaren patruila batzuk, baina gizona bertan hil zen.
NA-718 errepidean izan zen istripua, 7,5. kilometroan, Allin udalerriko Artabia herribatzarraren inguruan.