Gaur goizean bi gizon hil dira bi ezbeharretan, Allozko urtegian (Nafarroa) eta Barakaldoko Gorostiza (Bizkaia) igerilekuan. SOS Nafarroak jakinarazi duenez, 67 urte zituen urtegian hil den gizonak. Igerian ari zela, bertze batzuek uretatik atera behar izan dute, eta gizona suspertzen saiatu dira larrialdi zerbitzuak iritsi bitartean, baina bertan hil da. Foruzaingoak diligentziak abiatu ditu itota hil dela baieztatzeko.
Bizkaian hil den gizonak, berriz, 61 urte zituen. El Correo hedabideak jakitera eman duenez, eguerdian izan da ezbeharra. Oraindik ez dute argitu nola hil den, eta autopsiaren zain daude.