Gizon bat hil da Bokalen, biribilgune bat huts egin eta autoarekin Aturrira sarturik

Astearte gauean gertatu zen istripua: uretan atzeman dute autoa sorosleek, sei metroko sakoneran.

Aturri ibaia, Bokalen, artxiboko irudi batean. GUILLAUME FAUVEAU
Aturri ibaia, Bokalen, artxiboko irudi batean. GUILLAUME FAUVEAU
Leire Casamajou Elkegarai.
2025eko abenduaren 10a
16:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

50 bat urteko gizon batek istripua ukan zuen atzo gauean, 21:00 aldera, Bokalen (Lapurdi) autoz zebilela: biribilgune bat huts egin, eta Aturriko uretara sartu zen zuzen. Sorosleek sei metroko sakoneran atzeman zuten autoa, eta handik atera. Gizona hil da, ezin salbaturik; ez zen Euskal Herrikoa.

Gaua zenez eta autoa uretan zenez, 30 bat suhiltzailek parte hartu zuten operazioan: inguruak ahal bezala argitu, eta sorosleen arteko urpekariek uretara jauzi egin zuten. Autoa sei metroko sakoneran zegoen. Gizona autotik atera zuten, eta ur azalera ekarri, baina bihotzekoa ukana zuen jadanik, eta ez zuen gehiago arnasarik hartzen. Haren salbatzen entseatu ziren, baina ez zuten lortu.

Tresneria eta kamioi bereziak baliatuz, uretatik atera zuten autoa gero.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.