Gizonezko bat hil egin da Ondarretako hondartzan, Donostian, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Ondarreta eta Kontxa bitarteko inguruan gertatu da ezbeharra, 11:40etan. Beste gizon batek abisua eman du pertsona bat ondoezik zegoela, konorterik gabe. Hura laguntzera joan dira sorosleak, uretatik atera eta gizona suspertzen saiatu dira, baina ezin izan dute gizona onik atera. Donostiakoa zen hildakoa, eta 68 urte zituen. Autopsia egingo diote, ezbeharra zergatik gertatu den argitzeko.
GIZARTEA