Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gizon bat hil da Donostian, itsasora erorita. Igeldo mendiko arroka inguru batean zebilen, arrantzan.
08:00ak aldera, larrialdi zerbitzuek dei bat jaso dute, eta gizon bat uretara erori dela erran diete. Gurutze Gorria bertaratu da, baina ezin izan dute gizona suspertu.