Donostiako Zurriola hondartzan 55 urteko gizon bat hil zen bart. 21:00ak jota jaso zuten abisua larrialdietako zerbitzuek. Bainatzen ari zirenek atera zuten gizona uretatik. Larrialdietako zerbitzuak hura suspertzen saiatu ziren arren, ezin izan zuten ezer egin.
Azken hilabeteetan Donostiako hondartzaren batean hil den hirugarren laguna da atzokoa. Maiatzaren 26an hil zen aurrenekoa, eta ekainaren 25ean beste gizon bat hil zen, Ondarretako hondartzan.