Lan istripuak

Gizon bat hil da Ean traktorea irauli ondoren

Amildegi batean behera erori da. Arratsaldeko hiruak aldera gertatu da ezbeharra.

2008ko urriaren 21a
19:33
Entzun 00:00:0000:00:00
Eako (Bizkaia) Olagorta auzoan gizon bat hil da, lan istripua eduki ondoren. Arratsaldeko hiruetan izan da ezbeharra. Gizona traktorea gidatzen ari zen eta, irauli ondoren, amildegi batetean behera erori da.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, erorikoak eragindako zauriengatik momentuan bertan hil da gizona, eta osasun zerbitzuetako kideek ezin izan dute ezer egin salbatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.