Gizonezko bat hil da Esteribarren (Nafarroa), autoa errepidetik aterata. Ezbeharra N-135 errepidean izan da: autoa errepidetik atera eta maldan behera erori da.
Larrialdi zerbitzuek 16:50 aldera izan dute istripuaren berri. Bertara joan dira, baina ordurako hilda zegoen 60 urteko gizona.