Ezbeharra

Gizon bat hil da Etulainen izandako istripu batean

N-121-A errepidean gertatu da istripua. Emakume bat larri eraman behar izan dute erietxera.

2017ko uztailaren 13a
12:09
Entzun 00:00:0000:00:00

Nafarroan izan da ezbeharra, N-121-A errepidean, Etulain parean. Bi autok aurrez aurre jo dute eta haietako bateko gidaria hil egin da. Bigarren ibilgailua gidatzen zuen emakumezkoa, berriz, larri eraman dute erietxera.

Gertatutakoa ikertzen ari da Guardia Zibila.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.