Gizonezko bat hil da gaur goizaldean Gasteizen, indarrezko lapurreta jasan ondoren. Geroago, ustez gertaera honekin zerikusia duten bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak.
Lapurreta 4:30ean gertatu da, Frantzia kalean. Ikerketaren iturrien arabera, indarrez egindako lapurreta bat izan da bertan. Ondorioz, 60 urteko gizonezko bat hil da. Beste iturri batzuen arabera, gizonezkoak 56 urte zituen.
Poliziak oraindik ez ditu argitu heriotzaren nondik norakoak, baina labanaz egindako erasorik ez dela egon nabarmendu du. Goizeko 8:00etan gizonezkoaren gorpua oraindik Frantzia kalean zegoen, epaileak jasotzeko agindua emateko esperoan.
Heriotza
Gizon bat hil da Gasteizen, indarrezko lapurreta jasan ostean
Ertzainek bi lagun atxilotu dituzte, gertaerarekin zerikusia dutelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu