Beste lagun bat hil da Euskal Herrian A/H1N1 gripearen ondorioz, Gipuzkoan. Gizonezkoa da biktima eta arrisku taldekoa, osasun zerbitzuek azaldu dutenez. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ez ditu jakinarazi izena, adina eta lekua.
Hala, gaixotasunagatik Euskal Herrian zendu den zortzigarren pertsona da: Bizkaian lau, Nafarroan bi, Gipuzkoan bi.
Euskal Herrian dagoeneko ari dira A/H1N1 gripearen aurkako txertoa ematen.
osasuna