Gizon bat hil da, mendiko bizikletan zebilela
BILBO. Zornotzan (Bizkaia), 63 urteko gizonezko bat hil zen atzo, mendiko bizikletan zebilela. Zornotzan bertan gertatu zen, Belatxikieta mendiko pista batean. Txirrindularia lurrean zetzala ikusi, eta abisua eman zuten inguru hartan zebiltzan hainbat lagunek. Larrialdi zerbitzukoek berehala esan zuten ezin zela ezer ere egin gizon haren bizia salbatzeko, hilda zegoela. Ikerketa hasi dute zergatik hil zen argitzeko.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu