Miarritzeko ordainlekuaren heinean (Lapurdi) ezbehar bat gertatu zen atzo arratsean, 20:00 aldera. Auto batek ordainlekuko pareta bat jo zuen bortizki, eta bost lagun zituen barnean. 28 urteko gizon bat hil da, 26 eta 64 urteko bi emakume larriki zauritu dira, eta, 5 eta 2 urteko bi haur arinki kolpatu dira. Laurak Baionako ospitalera eraman zituzten berehala larrialdi zerbitzuek.