Istripu larria gertatu zen astearte arratsaldean Sunbillan (Nafarroa), N-121 errepidean, eta gaur jakinarazi dute han zauritu zirenetako bat, 82 urteko gizonezko bat, hil egin dela. Denera lau pertsona zauritu ziren istripuan.
Bi automobilek eta bi kamioik izan zuten ezbeharra, 16:25 aldera. Larrialdi zerbitzuek, hara heldu ondoren, ikusi zuten lau pertsona zeudela zaurituta, eta erietxera eraman zituzten. Zaurituetako bi larri zeuden eta, hain justu ere, horietako bat hil da.
Guardia Zibila ari da istripua ikertzen.
Gizon bat hil da, Sunbillan gertatutako auto istripu baten ondorioz
Astearte arratsaldean gertatu zen ezbeharra, eta lau pertsona zauritu ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu