Gizon bat hil da Zornotzan, haren autoak aparkatuta zegoen kamioi bat jo baitu

Gizona autoan harrapatuta geratu da.

jakes goikoetxea
2026ko urtarrilaren 20a
15:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

Auto batek errepide bazterrean aparkatuta zegoen kamioi bat jo du gaur BI-3334 errepidean, Zornotzan (Bizkaia). Autoaren gidaria, 67 urteko gizon bat, hil egin da. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zehaztu du istripua 13:55ean izan dela, errepideko 91. kilometroan.

Gizona autoan harrapatuta geratu da, eta bertan hil. Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren arrazoiak argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA