gizartea

Gizon bat hil dute Irunen, borroka batean

Kamioien aparkalekuan izan da liskarra, bart. Ertzaintzak ustezko hiltzailea atxilotu du.

2009ko abenduaren 19a
20:39
Entzun 00:00:00 00:00:00
Gizonezko bat hil dute bart Irunen (Gipuzkoa), kamioien aparkaleku batean izandako borrokan. Ertzaintzak ustezko hiltzailea atxilotu du -gizonezkoa da-. 00:30ean izan da liskarra, Behobian.

Herritar batean abisua jaso ondoren, Ertzaintzak karabana baten ondoan aurkitu du gizonezkoa, aurpegian zauriak zituela. Osasun zentroko kideak iritsi direnerako hilik zen.

Poliziak ez du hildakoaren eta atxilotuaren izen-abizenik jakinarazi.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA