Gizonezko baten gorpua topatu dute gaur Zaratamon (Bizkaia), Burbustu-Altamira auzoko basoan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Gorpuak erredurak garrantzitsuak ditu, iturri beraren arabera, eta Bilbora eraman dute autopsia egitera.
Mendizale batzuek kausitu dute hildakoa, goizeko hamarrak aldera.
Ertzaintza gertaera ikertzen hasi da eta, oraingoz, ez du haren izen-abizenik eman.
gizartea