Gizon bat hil da Donibane Lohizuneko Hondartza Handian, itota

Sorosleek uretatik atera dute, eta bihotz-biriketako bizkortzea egin diote hondartzan. Ezin izan dute suspertu.

jakes goikoetxea
2025eko uztailaren 16a
19:00
Entzun 00:00:0000:00:00

34 urteko gizon bat hil da gaur arratsaldean, itota, Donibane Lohizuneko Hondartza Handian (Lapurdi). France Bleu irratiak jakinarazi duenez, igeri egiten ari zen, 17:00ak inguruan. Sorosleak berehala joan zaizkio, uretatik atera dute, eta bihotz-biriketako bizkortzea egin diote ordubetez. Larrialdi zerbitzuen helikopteroa ere joan da Hondartza Handira, gizona lehenbailehen eramateko. Hondartzan bertan hil da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.